Hileko artxiboak: December 2014

2008 APURTU ARTE

3 urteko geldiune baten ostean, azken diska hau grabatu zan. “Artrofi” bueltan bajuarekin eta “Txus” gitarran. 2 urtetan 60 bat kontzertu eman ondoren beraien azken kontzertua 2009ko irailean Agurainen izan zen. Azken kilometroa 25 urte eta milaka istoriren ondoren.

2005 Amen

Lehen maketa remazterizatua eta jokin omenaldiko 5 kanta (etsaiaken kanta zaharrenak). Hurrengo urtean Artofri berriz baxuan ta Txusekin gitarran osatu zuten azken urteetako formazioa.

2002 Jokinen Omenaldia

“Jokin baxularia”, etsaiaken sortzaileari omenezko kontzertuaren grabaketaren diskoa. Lekitxoko “Galarrena” herriko tabernan bakarrik banatu zan ta interneten dohainik bajatzeko aukera sortu zan. Omenaldi eta diskoko irabaziak herriko kolektiboak laguntzeko erabili ziren.

2001 Kaos

Beraiekin, baserrian bizitzen zan astoak,“Kaos”ek, zabaldu zuen diskoa arrantzaka. Txoko txakurra ta gero, bigarren aberea laguntzen zuena grabeketetan, ta nola ez, logo, kamiseta, ta arima berria taldentzako.