Hileko artxiboak: December 2014

1999 Askatasun Taupada

Paulillo bateriak, musikorta estudixua inagura zuen grabaketa honekin. Etxian ekoiztutako lana , izugarrizko ezperientzia izan zan taldekideentzako. “Egunsenti berriaren billa”ren bideoklipa da, taldearen autoekoizpenaren ondorioa.

1997 Bakearen Guda

Disko hontan, “Toki” (azpaldiko laguntzailea) oinarrizko taldekide bihurtzen da, perkusio ta ahots bortitzakin, estilo barri bat finkatzen.

Brazileko “Ratos de Porao” (Gordo), Mexikoko “Vantroi” taldekoak , Aitor (Su ta Gar), Batis (Fito y los fitipaldis), “Ekon” ta “Brutal Melody” arrasateko lagunak, Gaizka (Psychophony) ta hainbat ezagunen laguntzak, borobildu zuten diskoa.

1995 Gerra Zikina

“Mikel” (ondarru) baxua “eskurza”ren partez. Mikel Laboa ta Fermin Muguruza laguntzagaz, Afrika ta Iratxe ahotsetan. Lan erraldoia. Disko honetako “katei zoramena” bideoklipa, Euskal Bideo Txapelketa irabazi zuen.

1995 Enemigos del Sistema

Amerikarako atea zabaldu zan disko honeaz. Aurkezpen bira, Mexiko estatu ezberdinetatik egin zuten: Puebla, Toluca, Guadalajara, Tehoiuacan, ta Distrito Federal kapitaleko (DF) hainbat kolonietan. Bertako disketxeak hego ta ipar amerikako herrialdeetara zabaldu zuen banaketa: USA, Chile, Argentina…