Info barria nahi? Galdetu!
info@etsaiak.com
1998 Sin Fronteras-Mugagabe
Bilduma . 1998. Illy Jockers (Mexico)Bilduma . 1998. Illy Jockers (Mexico)

Mexiko ta kuban aurkeztu zan 1999ko biran. Zeus kubatar talderekin bira erraldoi bat hasi zuten herrialde ezberdinetatik, ta gero euskal herritik jarraitu zuten denok batera. Elkartasuna mugen gainetik.

1999 Askatasun Taupada
Esan Ozenki Rekords. Musikorta (Amoroto) + Lorentso Records.Esan Ozenki Rekords. Musikorta (Amoroto)+Lorentso Records.

Paulillo bateriak, musikorta estudixua inagura zuen grabaketa honekin. Etxian ekoiztutako lana , izugarrizko ezperientzia izan zan taldekideentzako. “Egunsenti berriaren billa”ren bideoklipa da, taldearen autoekoizpenaren ondorioa.

2000 Zuzenean
Esan Ozenki Rekords. Kanbo ta Oiartzunen kontzertuak. Aitor Ariño.

Etsaiaken ibilbide guztitako kantak zuzenean. Iparraldeko Topagune historiko baten grabatuak etorkizunerako. Mende ta ziklo baten bukaera.

2001 Luzemetralla
VHS/Bideoa. 2001. Metak disketxea. Lekitxon Autoekoiztua.

Abiadura handiko AZKEN URTETAKO erreportaia. Bideoklipak, dokumentalak (kuba-Mexiko tour), birak, zuzenak, telebistetan elkarrizketak…

2001 Kaos
Metak disketxea. Musikorta (grabazioa) + Garate Andoain (Nahasketa).

Beraiekin, baserrian bizitzen zan astoak,“Kaos”ek, zabaldu zuen diskoa arrantzaka. Txoko txakurra ta gero, bigarren aberea laguntzen zuena grabeketetan, ta nola ez, logo, kamiseta, ta arima berria taldentzako.

2002 Jokinen Omenaldia
ETSAIAK + MCD + RIP + UME GAIZTOAK (2011-11-03 Lekeitioko frontoian). Musikortan nahastua.

“Jokin baxularia”, etsaiaken sortzaileari omenezko kontzertuaren grabaketaren diskoa. Lekitxoko “Galarrena” herriko tabernan bakarrik banatu zan ta interneten dohainik bajatzeko aukera sortu zan. Omenaldi eta diskoko irabaziak herriko kolektiboak laguntzeko erabili ziren.

2005 Amen
Maketa + Zuzeneko 5 kanta . 2005. Oihuka Rekords.

Lehen maketa remazterizatua eta jokin omenaldiko 5 kanta (etsaiaken kanta zaharrenak). Hurrengo urtean Artofri berriz baxuan ta Txusekin gitarran osatu zuten azken urteetako formazioa.

2008 APURTU ARTE
Baga Biga

3 urteko geldiune baten ostean, azken diska hau grabatu zan. “Artrofi” bueltan bajuarekin eta “Txus” gitarran. 2 urtetan 60 bat kontzertu eman ondoren beraien azken kontzertua 2009ko irailean Agurainen izan zen. Azken kilometroa 25 urte eta milaka istoriren ondoren.