Etsaiak taldea lekitxoko gaztetxian jaio zan (1987ko abuztuztuan). Paul ta Jokin anaiak (batería ta baxoa), Auo (ahotsa) ta Martin (gitarra) batu zirenean gaztetxeko inaugurazioan joteko.
Euskal Herritik ta kanpotik hainbat kontzertu jo ondoren lortu zuten maketa hau grabatzea(Lorentzo estudioko kamiseta batzuk egitearen truke). Handik urte batera disko(binilo) bat grabatzea proposatu zieten Fermin ta Iruneko lagunek, “Zirikatu” abestia Egin Irratian jo ta ke sonatu ondoren.
Artrofik, Txapelen anaiak, baxoa hartu zuen Jokinen partez. Suitza, Castellon, Valentzia, Barna, Madril, Burgos, Zaragozako etxe okupatutatik eta euskadiko gaztetxe gehienetatik lan hau aurkeztu ondoren “Eskurza”ri baxua pasatu zion.
DDT ta Potencial H/C banatzaileak. Iraultza abestia zuzenean lekitxoko frontoian “Negu Gorriak + Etsaiak” kontzertuan. + Subersion + Antimilitar (rip en bertsioa) Porturen kolaborazioarekin.
1993ko irailan Mexikon aurkeztu zuten lan hau beraien 1go bira hegoamerikan.
Diska hau apirilan grabatu zen ta Ondarruko “keu” sartu zan taldean, Txarriren partez.
Garai hartarako Etsaiak, zirkuito alternatibo ta euskadiko makrokontzertuko gehinetako karteletan zeuden: Lehen “Euskal Herria Zuzenean” (Arrosa, Iparraldian), EGIN txotx, AEK eguna, K.A.S jaia (Bilboko erakus azokan), Intsumisio eguna, Ibilaldia…
Amerikarako atea zabaldu zan disko honeaz. Aurkezpen bira, Mexiko estatu ezberdinetatik egin zuten: Puebla, Toluca, Guadalajara, Tehoiuacan, ta Distrito Federal kapitaleko (DF) hainbat kolonietan. Bertako disketxeak hego ta ipar amerikako herrialdeetara zabaldu zuen banaketa: USA, Chile, Argentina…
“Mikel” (ondarru) baxua “eskurza”ren partez. Mikel Laboa ta Fermin Muguruza laguntzagaz, Afrika ta Iratxe ahotsetan. Lan erraldoia. Disko honetako “katei zoramena” bideoklipa, Euskal Bideo Txapelketa irabazi zuen.
Etsaiak taldeak ta beren inguruak bizitako HISTORIA. Hamarkada honetako dokumento argia, Euskadi, kataluña, europa edo mexikoko errealitatearen ikusmira.